XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskailera buruan, Ikaza markesen armarria, zatitua: lehenengoan, goitik beherako marrak daukazan gurutzea, barruan urrezko sei xingola eta beste horrenbeste makila alkar gurutzatuta, gurutze buruan, oinetan eta besoetan binan binan jarriak; gurutzea urrezko atzearen gainean egin zan, ertz bakotxean zidarrezko lili bat azaleratzen dau eta dan-dana inguratuz, urre zurizko atzearen gainean, zortzi xingola eta beste horrenbeste makila alkar gurutzaturik, lau alde banatan (goian eta behean, batere ez).

Bigarren zatian, urdin ilun atzearen gainean, urrezko gaztelua.

Kaskuan, lumak, ikurrinak eta kainoiak goian; harburuaren azpian, goitik beherantz orriak dindilizka; horrezaz gain, harburuaren barruan, armarriaren azpil orokorrean honako idazpuru hau irakurtzen da:

Estos dicen de aquellos, fueron todos buenos".

Jauregia Gangoititarrena izan ei zan, Oleatarrengandik jarauntsia; honeen armarria, urrezko atzearen gainean, goitik beherako marradun xingoleaz osotuta dago, heren-suge berde eta guzti.

Uribilduaren armarrietan agertzen da behin baino sarriago; Gangoititarrena izan aurretik Gerratarren leinuarena izan zan (1)YBARRA, J.: Torres de Vizcaya. III. tomoa..

Alboetako ormek, askoz ere huts-gune gitxiago daukez, eta daukezanak, estuagoak dira: era berean, goiko solairua, adreiluz egina dago, gainean gauza bera pintatzen dalarik, Anguleria jauregian legez.

Argi dago, plazara zuzenduta egon eta etxea goratzen dauen aurrekaldea, eraikinaren alderik garrantzitsuena dana; beharbada, enparantzea bera, uribilduaren lekurik inportanteena da, nahiz eta bertan Elizea ez dagoan.

Lehenago ere esan dogunez, Ikaza Jauregia antzina Kantoiko Etxea deitzen zan.

Jauregiaren gaineko lehenengo barri ezaguna 1637koa da (2)A.H.A.: 1063 Leg, 4. zb. Nekazal Jabegoak.: urte horretan, udalak kantoiko etxeak (bat baino gehiago izan zirala ulertu dogu) harresiz ez inguratzea galerazo eban.

Aitatutako etxeok, 1627an bertanbehera itzi ebezan, eta 1637an oraindik berreraiki barik egozan.

Jauregiak gaurregun daukan tajuerea beraz, data horren ostekoa da.

Edozelan ere, argi dago pinturak geroagokoak dirana, XVIII. gizaldikoak hain zuzen.

1637ko agirian, etxeek harrizko putzua euken erantsita urak botatzeko.

OLOSTE JAUREGIA

Uribildutik Goikolexearantz igoten dauen bidean dago.

XVII. gizaldi hasierako eraikina da, 1620 ingurukoa.

Harlanduzko aurrekaldea dauka, eta adreiluzko aldeak.

Toskano itxurako arkuak euskarri modura daukazan alboko harrizko eskailereak, lehenengo solairurako bidea zabaltzen deusku; solairu honetan, sarrerako atearen gainean, ondo landutako armarria dago, leinuaren kaskuagaz, bere gainean otsoa, ostoak dindilizka eta bigotedun gizon biren buruak; baita itsas-lamia bi ere.

Bitan zatituta dago: lehenengo zatia bestea baino zabalagoa da.

Lehenengo zatian gurutze bat dago bost otsogaz, eta albo banatan, butroi bana, hau da, Butroitarren armak; bigarrenean, zugatz bat dago.